XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
48. Motxorro KaxetaRufina Mendizabal Korta eta Francisco Ugarte Zabarain
* 1864ean inauguratu zen Beasaindik Altsasu arteko trenbidea.
45 urte geroago, 1909an, ezarriko zioten bigarren karrila.
Historian zehar gizarteak ezagutu duen aldaketa edo aurrera pauso handienetakoa trenaren sorrera izango zen dudarik gabe.
Hainbat abantailarekin batera, gainditu beharreko arazoak ere berarekin ekarri zituen trenak: adibidez, bere bidean zehar ebakiko zituen bideei eta aurretik zeuden zorbideei irtenbidea eman beharra.
Batzutan azpitik tunel edo karrilpeko pasoen bidez.
Besteetan, berriz, trenbidearen gainetik.
Azken hauei
Motxorroko kasuan, Atagoititik zetorren
* Ia ehun urte geroago, 1951ean, Aztiriako tunela eta bide berria egiteaz batera
Paso nibelaren zereginak honetan amaitu ziren.
* Motxorro Kaxetan lehenengotako bizilagunak Albitsuko Casimiro Ugarte Lizarralde eta Ormazarretako Josefa Martina Nazabal Tolosa senar-emazteak izan ziren, bi seme-alaba izan zituztelarik: Josefa eta Miguel.
Kaximirok, hala ere, bazuen beste seme bat ere, Bonifacio Ugarte Etxeberria, lehenengo andrearena.
* Ondoren Críspolo Ugarte Zabarain eta Francisca Larrañaga etorri ziren Brinkolako Etxeanditik.
Hiru seme-alaba izan zituzten: José, María eta Francisco.
Krixpolo alargundu eta Josefa Goiburu Iparragirre zegamarrarekin ezkondu zen bigarrenez.
Francisco, aita bezala, karrilero izan zen.